26-27 ikasturteko izen ematea zabalik !
- Jun 10
- 1 min read
Iritsi da ikasturte berrirako prestatzen hasteko unea! Aurten, 2026/2027 ikasturterako izen-ematea berrikuntza handiekin dator, gure haur eta gazteen esperientzia hobetzeko pentsatuta:
Kirolariaren Pasaportea: Aurten sortu dugun tresna berri eta exklusiboa. Eskola kirolaren testuinguruan, pasaporte hau tresna pedagogikoa eta haurraren kirol hastapen ibilbidea jasotzen duen dokumentua da.
Kuota berriak eta bekadunak dohainik.
Programa indartua: Jardueretaz eta ikasteaz inoiz ez bezala goza dezaten.
GARRANTZITSUA: Izen-ematea zabalik dago ekainaren 19ra arte. Plaza ziurtatzeko eta dena garaiz antolatzeko, funtsezkoa da izen-ematea ekainean zehar egitea. Ez utzi azken egunerako!
Izena emateko egin klik: 26/27 izen emateak
Informazio zehatz guztia (ordutegiak eta kuotak) klik bakar batean daukazue.
Sustapen jarduerekin jarraitzen dugu. Aste honetan surf, padel surf, Hontza abentura parkea, Me space-era irteera eta borroka jolasak izango ditugu. Ikasleak oso ondo pasatzen ari dira ekintza ezberdinetan.
"12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa ere bukatutzat ematen dugu. Ekimena burutu dutenekin jarriko gara harremanetan.
Gozatu eskola kirolaz !





Comments