top of page
Search

Ekintzez josita dator asteburua!

Updated: Jan 22


Larunbat honetan denetariko ekintzak izango ditugu. Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute Eskoriatzako kiroldegian 10:00-11:30 bitartean. Bestetik, LH 3-4. mailako ikasleek multikirol jarduerak probatuko dituzte Eskoriatzako kiroldegian ere 11:45-13:15 bitartean eta azkenik, LH 5-6. mailako ikasleek igeriketa jarduerak probatzeko aukera izango dute 10:00-11:30 Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko igerilekuan. Ekintza hauen izen ematea urtarrilaren 20an zabaldu zen ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez eta bihar, hilak 23 izango da apuntatzeko azken eguna, beraz, animatu eta parte hartu!Hemen dituzue zapatuko ekintzetako kartelak: LH 1-2 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 MULTIKIROL JARDUERAK eta LH 5-6 IGERIKETA JARUDERAK.


Altxa Burua Arrasate, Arrasateko guraso talde bat da eta kezka batek batzen ditu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko askorengan ikusten dituztenak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean ikastaro bat jarri dute martxan, hemen daukazue informazio guztia.


Hemen daukazue aurreko zapatuan joan ginen izotz pistako ekintzaren argazkiak.

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan!Hemen daukazue tontorren argazkiak ikusgai.











305 views0 comments

Recent Posts

See All

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page