top of page

ONGI ETORRI ESKOLA KIROLERA!
Últimas noticias
Azken berriak Leintz Eskola Kirola

Search


Giro bikaina Leintz Eskola Kiroleko asteburuko lehen jardunaldian!
Urriaren 25ean, LEK-eko asteburuetako 1. jardunaldia ospatu genuen. Alde batetik LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izan zuten. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleek eskubaloiko topaketa izan zuten Arrasateko eskubaloi elkarteak gidatuta eta bukatzeko LH 5-6. mailako ikasleek eskaladaz gozatzeko aukera izan zuten. Giro bikaina izan genuen ekintza guztietan eta berataratutako ikasle guztiak goiz ederra pasatzeko aukera izan zuten. Asteburu honetan, zubia dela eta, ez
Oct 29, 20251 min read


Larunbatean hasiko dira asteburuetako ekintzak!
Larunbat honetan, urriaren 25ean hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko asteburuetako ekintzak. Hainbat ekintza izango ditugu. Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko lehen topaketa ospatuko dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleek eskubaloiko topaketa izango dute Musakolako kiroldegian Arrasate Eskubaloi elkartearekin elkarlanean eta bukatzeko, LH 5-6. mailakoek eskaladaz gozatzeko aukera izango dute Ibarra kiroldegiko boulderrean. H
Oct 22, 20251 min read


Leintz Eskola Kiroleko hasierako jai arrakastatsua!
Pasa den ostiralean, urriaren 10ean, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu genuen lehen aldiz Iturripen. Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu zire ikasle eta familiei. Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta urriaren 25ean asteburuetako ekintzekin hasiko gara. LH 3-4. mailakoak eskubaloiarekin hasiko dira eta LH 5-6. maialakoek eskaladako topaketa izango d
Oct 15, 20251 min read
bottom of page
