Jolashezi , errugbi eta kirol egokituko topaketan arituko dira gure ikasleak!
- Mar 11
- 1 min read
Larunbat honetan bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute Arrasateko musakola kirodlegian. Bestetik, LH 3-6. mailako ikasleak errugbia gehiago ezagutzeko aukera izango dute mojategiko errugbi zelaian. Bukatzeko, kirol egokituko taldeak ere topaketa ospatuko du. Hemen dituzue ekintzen kartelak: JOLASHEZI , ERRUGBIA eta KIROL EGOKITUA.
Martxoaren 15ean, AEK elkarteak, korrikaren baitan, MURURA igoera antolatu du. Aramaio, Aretxabaleta eta Arrasatetik elkartuko dira murun eta bertan korrikaren aldeko argazki erraldoi bat aterako dute. Hemen ekintzaren kartela.
Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Gozatu eskola kirolaz !





Comments