top of page
Search

3X3 TXAPELKETAKO 27. EDIZIOA OSPATUKO DUGU MAIATZAREN 9AN!

  • 19 hours ago
  • 1 min read

Asteburu honetan ez da LEK-eko ekintzarik egongo zubia delako. Urtero bezala, badator 3x3 saskibaloi txapelketako 27. edizioa. Maiatzaren 9an, larunbata, izango da txapelketa goiz eta arratsaldez eta aurreko astean zabaldu genuen izen ematea. Taldeak ari dira izena ematen eta bihar, apirilak 30 izango da azken eguna txapelketan apuntatzeko. Izen emateak ikastetxeetan egiten dabiltza irakaslearen laguntzarekin.


Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez, hauek dira ekintza eta datak:

  • Maiatzak 9, 3x3 saskibaloi txapelketa

  • Maiatzak 17, Otala zelai krosa eta Musakolako 4x4 eskubaloi txapelketa

  • Maiatzak 23,Aretxabaletan elkarteen eguna.

  • Maiatzak 30, LEK-eko azken jaia


Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia. Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.



Gozatu eskola kirolaz !




 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page