top of page
Search

Eskubaloia eta kirol egokituko topaketa izango ditugu larunbat honetan!

7 minutes ago
1 min read

Asteburu honetan hainbat ekintza ospatuko ditugu. Alde batetik, LH 3-4. maiklako ikasleek eskubaloiko topaketa izango dute eta AEB eskubaloi elkarterekin elkarlanean eramango dugu aurrera ekintza hau. Bestetik, LH 5-6. mailako ikasleek ere eskubaloia izango dute baina hauek, txapelketa jokatuko dute Eskoriatzako kiroldegian. Bukatzeko, kirol egokituko taldeak ere topaketa izango du eta hauek etxezarreta natura gunera ibilaldia egingo dute parke berria ezagutzeko. Hemen ekintzen kartelak: ESKUBALOI TOPAKETA LH 3-4, ESKUBALOI TXAPELKETA LH 5-6, KIROL EGOKITUA.


Pozik gaude ikasturtea hain gogotsu hasi dugulako, eta datozen hilabeteetan ere elkarrekin kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez gozatzen jarraitzea espero dugu!


Animatu eta parte hartu!



 
 
 

Comments


bottom of page