Leintz Eskola Kiroleko hasierako jai arrakastatsua!
Pasa den ostiralean, urriaren 9an, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu genuen bigarren aldiz Aretxabaletan. Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu zire ikasle eta familiei. Hasierako jaiko bideoa ikusteko egin KLIK!
Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta urriaren 24an asteburuetako ekintzekin hasiko gara.LH 1-2 mailako ikasleek Jolas Heziko topaketa izango dute Aretxabaletako kiroldegian 10:00-11:30 bitartartean. Bestalde, LH 3-6. mailakoek eskaladako topaketa izango dute Ibarra kiroldegian. Eskaladarako izen ematea gaur zabaldu da eta urriaren 21a izango da azken eguna apuntatzeko. Honen informazioa ikastetxeen bitartez jasoko duzue. Ekintza hau LEK-eko erabiltzailentzako doakoa izango da eta ez erabiltzaileentzako 10 euroko kostea izango du.
Animatu eta parte hartu!





Comments