Leintz eskola kiroleko saioak urriaren 5ean hasiko dira !
14 hours ago
1 min read
Leintz eskola kirola hasi da ikasturte berria prestatzen. Datorren urriaren 5ean hasiko ditu saioak eta urriaren 9an, ostirala, Ikasturteko hasierako jaia ospatuko du Aretxabaletan 17:30-19:00 bitartean.
Izen emate epea bukatutzat eman genuen irailaren 20an baina izena eman nahi baduzue hemen daukazue aukera edo zuen ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin jar zaitezkete harremanetan.
Ikasturteko egutegia ere zehaztuta daukagu, hemen daukazue ikusgai.
Animatu eta parte hartu!




Comments