top of page
Search

Ikasturtea gogotsu hasi dugu eta eta azaroa ekintzaz beteta dator!

1 hour ago
1 min read

Aurreko astean, LH 1. eta 2. mailako ikasleek ikasturteko lehen topaketa izan zuten. 80 lagunetik gora elkartu ziren, eta arratsaldea hainbat jolas eta jarduera dibertigarrirekin gozatu zuten.


Bestalde, LH 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek eskalada-topaketarekin eman zioten hasiera ikasturteari. Jarduera honek ere harrera bikaina izan zuen, 100 ikasletik gora eman baitzuten izena 4 txanda ezberdin antolatuz.


Pozik gaude ikasturtea hain gogotsu hasi dugulako, eta datozen hilabeteetan ere elkarrekin kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez gozatzen jarraitzea espero dugu!


Eta adi egon, azaroa indartsu dator eta! Hurrengo irudian dituzue azaroan izango ditugun ekintza guztiak. Animatu eta parte hartu!

Animatu eta parte hartu!

 
 
 

Comments


bottom of page