top of page
Search

Zapatuan hasiko gara asteburuetako ekintzekin!

16 hours ago
1 min read

Zapatu honetan, urriaren 24an, hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko asteburuetako ekintzak. Alde batetik. LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko ikasturteko lehen topaketa izango dute Aretxabaletan 10:00-11:30 bitartean. Izen ematea atzo zabaldu genuen ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez eta bihar izango da izena emateko azken eguna. Bestalde, LH 3-6. mailakoek eskaladako topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kirolegiko Boulderrean. Izen ematea aurreko asteazkenean zabaldu genuen eta gaur izango da izena emateko azken eguna, beraz, animatu parte hartzera!


LH 3-6. mailako ikasleak,saiaoak hasi zirenetik jolas ezberdinak egiten aritu dira (ezagutza jolasak, kooperazio jolasak...)eta astelehenetik aurrera, urriak 26tik aurrera eskubaloia lantzen hasiko dira. Eskubaloia 3 astez lantzen ibiliko dira eta azaroak 7 eta 14an topaketa eta txapelketak izango dituzte.


Animatu eta parte hartu!





 
 
 

Comments


bottom of page