Larunbat honetan, martxoak 8an, LH 1. mailako ikasleek igerileku jarduerak izango dituzte Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Izen ematea astelehenean zabaldu zen ikastetxe bakoitzeko koordinatzailearen bitartez eta martxoak 6rarte egongo da zabalik. Hemen ekintzaren kartela.
LH 3-4. mailako ikasleak saskibaloiarekin jarraituko dute beste bi astez. Martxoaren 15ean saskibaloiko topaketa izango dute Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean. LH 5-6. mailako ikasleak berriz, futbolarekin jarraituko dute hurrengo bi asteeetan eta martxaoren 15ean futboleko txapelketa izango dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.
Gipuzkoako foru aldundiak, hilabetero argitaratzen du Gipuzkoako eskola kiroleko newsleterra. Beratn, eskola kiroleko hainbat eta hainbat berri, ikusentzunezko, iritzi artikulua etab. argitaratzen dira eta interesgarria iruditzen zaigu zuekin partekatzea. Hemen daukazue Newslletterrerako esteka.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.

Comments