Igerileku jarduerak eta areto futboleko topaketa larunbat honetan!
- Julen Aranbarri Arregi
- Mar 26
- 1 min read
Larunbat honetan LH 2. mailako ikasleek igerileku jarduerak izango dituzte Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta LH 3-4. mailako ikasleak areto futbolean trebatuko dira Mondrate areto futbol elkartearekin batera egingo dugun topaketan. Ekintza hauetan izena emateko ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak bidali dizue informazio guztia. Hemen ekintzen kartelak: IGERILEKU JARDUERAK eta ARETO FUTBOL TOPAKETA.
Gure aisialdiko taldeak Jugger kirol modalitatea probatzen hasi dira. Hurrengo astean Aretxabaletako kiroldegian 2 saio egingo dituzte eta hurrengo asteetan beste talde batzuk Jugger-a probatzeko aukera izango dute.
Debagoieneko kirol elkarte batzuk hasi dira aste santuetako kanpusak antolatzen, hemen daukazue kirol elkarte batzuen kanpusetako informazio guztia: ARRASATE ESKUBALOI ELKARTEA, MONDRA FC FUTBOL ELKARTEA, IXOTU IRRISTAKETA HOCKEY KLUBA
UDALEKU IREKIAK Desgaitasuna duten gazteei zuzenduta Udarako programan izen- emateko formularioa bidaltzen dizuegu email honen bitartez
Bertan duzue informazioa guztia, lasai irakurri eta pentsatu, denbora dago. Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero idatzi edo deitu lasai. Hemen daukazue kartela.
izen- emate epea, apirilaren 30a baino lehen
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.

Comments