top of page
Search

Bukatu da 12 ikastetxe 12 tontor ekimena !

Updated: Jun 5

Maiatzaren 31a izan zen 12 ikastetxe 12 tontor ekimenean parte hartzeko azken eguna. Pozik gaude ekimenak izan duen harrerarekin eta orain parte hartzaile guztien diplomak prestatzen hasi gara.


Orain sustapen jarduerekin topera gabiltza. Aste honetan hainbat ekintza egingo dituzte gure ikasleek, hala nola, Hontza abentura parkera irteera, Jumping, Txirrindularitza,arrikrutzera irteera,LEKE igeriketa, Espeleologia...Hurrengo astean surf eta padel surf-arekin hasiko gara eta skate-eko ekintza ere egingo dugu berritasun moduan.


Beste alde batetik, ekainaren 15ean, Tritxikiren VIII. edizioa ospatuko da. Hemen daukazue parte hartzeko informazio guztia.


Bailarako kirol elkarte batzuk hasi dira udako kanpusak antolatzen, Ointxe saskibaloi elkarteak eta Mondragon CF futbol elkarteak adibidez. Hemen kanpusetako informazioa: OINTXE SASKIBALOIA eta MONDRAGON CF FUTBOLA.


Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!


KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!














 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page