top of page
Search

Ekintza ugari larunbat honetan!

  • Apr 22
  • 1 min read

Larunbat honetan, ekintza ugari izango ditugu. Alde batetik, gure ikasle gazteenek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute Musakola kirodegiko frontoietan. LH 3-4. mailako ikasleek igeriketako topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. LH 5-6. mailako ikasleek areto futboleko txapelketa jokatuko dute musakola kiroldegiko kantxan eta azkenik, LEKE kirol egokituko ikasleak Oñatira joango dira Golf-ean trebatzera. Hemen ekintzen kartelak: JOLASHEZI TOPAKETA, IGERIKETA TOPAKETA, ARETO FUTBOL TXAPELKETA eta LEKE GOLF EKINTZA.


Ikasturte honetan ere 3x3 saskibaloi txapelketa antolatuko dugu (LH 4tik 2DBH-ra). Maitzaren 9an izango da ekintza eta gaur izen emateak zabaldu dira eta apirilak 30a izango da azken eguna apuntatzeko. Izen emateak, urtero bezala, eskolan egingo dute irakaslearen laguntzarekin.


Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez, hauek dira ekintza eta datak:

  • Maiatzak 9, 3x3 saskibaloi txapelketa

  • Maiatzak 17, Otala zxelai krosa eta Musakolako 4x4 eskubaloi txapelketa

  • Maiatzak 23,Aretxabaletan kirola kalera topaketa

  • Maiatzak 30, LEK-eko azken jaia


Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia. Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.


Eskola kirolaren inguruko artikulu hau interesgarria iruditzen zaigu zuekin partekatzea: https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/especializarse-deporte-anos-riesgo-salud-20260413214713-nt.html


Gozatu eskola kirolaz !





 
 
 

Comments


bottom of page