top of page
Search

Giro bikaina Leintz Eskola Kiroleko asteburuko lehen jardunaldian!

Urriaren 25ean, LEK-eko asteburuetako 1. jardunaldia ospatu genuen. Alde batetik LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izan zuten. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleek eskubaloiko topaketa izan zuten Arrasateko eskubaloi elkarteak gidatuta eta bukatzeko LH 5-6. mailako ikasleek eskaladaz gozatzeko aukera izan zuten. Giro bikaina izan genuen ekintza guztietan eta berataratutako ikasle guztiak goiz ederra pasatzeko aukera izan zuten.


Asteburu honetan, zubia dela eta, ez da ekintzarik egongo eta azaroak 8an bueltatuko dira larunbatetako ekintzak. LH 3-4. mailako ikasleek eskalada izango dute eta izen ematea zabalik dago azaroak 5arte. LH 5-6. mailakoek berriz, eskubaloi txapelketa izango dute eta izen ematea saioetan egingo dute monitoreen laguntzarekin.


Gogoratu Leintz eskola kiroleak parte hartzeko Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaioko udalek diru laguntzak emango dituztela. Eskaera egiteko hemen daukazue informazio guztia.



 Gozatu eskola kirolaz !



ree

 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page