top of page
Search

Heldu dira LEK-eko kamisetak!

Asteburu honetan, zubia denez, ez dira LEK-eko ekintzarik ospatuko. Datorren abenduaren 14an beisbolarekin bueltatuko gara. Hemen daukazue ikasturteko asteburuetako ekintzen egutegia eguneratuta.


Berri pozgarri batekin gatoz, izan ere, heldu dira LEK-eko kamisetak. Aurten LEK-en parte hartzen ari diren ikasle guztiek jasoko dute kamiseta eta hurrengo asteko saioetan banatzen hasiko gara.


Gogoratu datorren abenduare 12an baskoniako saskibaloi taldea ikustera irteera antolatzen gabiltzala eta izen ematea gaur, abenduak 4 bukatzen dela. Izena emateko formulategi hau bete behar duzue.


Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, hasi zaitezkete tontorren konkistan!


Bukatzeko, eskola kirolaren ereduari buruz artikulu interesgarri bat uzten dizuegu: Zer diote adituek gure eskola kirolaren ereduari buruz? espero dugu zuen interesekoa izatea!



110 views0 comments

Recent Posts

See All

Commentaires


bottom of page