Jolashezi, esku pilota eta herri kirol topaketak larunbat honetan!
- Julen Aranbarri Arregi
- 19 hours ago
- 1 min read
Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan jolas heziko topaketa izango dugu lLH 1-2. mailako ikasleekin Arrasateko Musakolako kiroldegian (10:00-11:30). Bestalde, Eskoriatzako frontoian LH 3-6. mailako ikasleek pilota topaketa izango dute (10:00-11:30). Topaketan izena emateko azken eguna osteguna izango da eta informazio guztia koordinatzaileen
bitartez jaso duzue. Kirol egokituko taldeak ere herri kiroletako topaketa ospatuko du Aretxabaletako Ibarra kiroldegian 11:00-12:30 bitartean. Hemen kartela.
Aurten ere izotz pistara joango gara patinatzera eta izen ematea urtarrilaren 12an zabaldu zen eta urtarrilaren 19rarte egongo da zabalik. Ekintza honi buruzko informazio guztia jaso duzue iada. Adi egon! Ekintza urtarrilaren 24an izango da eta txandak goizez edo arratsaldez antolatuko dira. Animatu eta parte hartu!
Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Gozatu eskola kirolaz !





Comments