top of page
Search

Larunbat honetan izotz pistara joango gara!

Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, Gasteizeko BAKH izotz pistara joango gara patinatzera. Arrakasta izan du ekintza honek eta 340 ikasle inguruk eman dute izena. Txanda ezberdinak egingo dira eta bakoitzari komunikatuko zaio zein txandatan joango den.


Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta aste honetan LH 3-4. mailakoak saskibaloiarekin hasi dira, uratrrilaren 31an saskibaloiko topaketa izango dutelako eta LH 5-6. mailako ikasleak erraketa kiroletan trebatzen hasi dira, asteburu berdinean erraketa kiroletako topaketa izango baitute.


Arrasateko udaletxeak gurasoentzako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu ditu, hemen daukazue informazio guztia.


Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.


Gozatu eskola kirolaz !










 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page