Larunbat honetan, Jolashezi-ko ikasturteko 2. topaketa ospatuko dugu Eskoriatzan!
- Julen Aranbarri Arregi
- Nov 12, 2025
- 1 min read
Goiz atsegina pasatu zuten gure ikasleek larunbatean. LH 3-4. mailakoek eskalada izan zuten Aretxabaletako kiroldegian, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloiko txapelketa jokatu zuten musakolan eta kirol egokituko taldekoek arku tiraketan trebatzeko aukera izan zuten.
Larunbat honetan, azaroaren 15ean, Jolasheziko ikasturteko 2. topaketa ospatuko dugu LH 1-2. mailako ikasleekin Eskoriatzako kiroldegian. Izen ematea astelehenean zabaldu zen eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. Hemen ekintzako kartela: JOLASHEZI.
LEINTZ ESKOLA KIROLEtik, ikastetxeetan garatzen ari den EKKO programan elkarlanean jarduten dugu, honek, LH 5 eta 6. mailako ikasleen gizarte trebetasunak sendotzea du helburu. Lehen hiru hileko honetan AUTOESTIMA eta KOMUNIKAZIOA moduluak lantzen ari dira zuen seme-alabekin gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin b
atera lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko dira.
Atxikita bidaltzen dizuegu familia saioetan parte hartzeko gonbidapena.
Izen ematea esteka honetan sakatuz egiten da eta epea azaroaren 19an itxiko da.
Zuen interesekoa izango delakoan eta parte hartzera animatuz,
Gozatu eskola kirolaz !





Comments