top of page
Search

Larunbat honetan,lehen aldiz, elkarteen eguna ospatuko da Aretxabaletan !

  • 3 days ago
  • 1 min read

Larunbat honetan, maiatzak 23an, lehen aldiz, elkarteen eguna ospatuko dute Aretxabaletan. Herriko elkarteak kalera aterako dira beraien kirol modalitateak ezagutzera eramatera eta Leintz ekola kirolak ere edukiko du bere proiektua kalera ateratzeko aukera. Hemen kartela.


Datorren larunbatean, Leintz eskola kiroleko azken jaia ospatuko dugu Aretxabaletan eta izen ematea maiatzaren 25etik 28ra egongo da zabalik.


Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez, hauek dira ekintza eta datak:


  • Maiatzak 23,Aretxabaletan elkarteen eguna.

  • Maiatzak 30, LEK-eko azken jaia


Leintz eskola kiroleko ikasturtea bere azken txanpan murgilduta dago. Ekainean, sustapen jarduerak antolatzen ditugu eta izen emateak maiatzaren 13an zabaldu ziren ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez. Izen emateak maiatzak 24rarte egongo dira zabalik.


Maiatzaren 31an, gipuzkoako mendizale federazioak X. eskolarteko orientazio txapelketa antolatu dute Oñatin. Familiei zuzenduta dago, beraz, interesa eduki ezkero, hemen daukazue informazio guztia.


Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia. Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.



Gozatu eskola kirolaz !







 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page