Larunbatean LEK-eko azken jaia ospatuko dugu !
- Julen Aranbarri Arregi
- May 21
- 1 min read
Aste hau izango da LEK-eko azken astea. Amaiera on bat emateko asmoz, LEK-eko azken jaia ospatuko dugu larunbatean Arrasaten. 10:30etatik 12:00etara ekintza ezberdinak egingo ditugu LH 1-2DBH-ko ikasleentzat Jose Maria Arizmendiarrieta plazan eta ondoren ikasturteari amaiera emango diogu. Bihar izango da izena emateko azken eguna.
Sustapen jardueren izen ematea zabalik da maiatzaren 14tik eta izena emateko azken eguna maiatzaren 23a izango da. Edozein zalantza eduki ezkero, zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan.
Badator Naturan jolasean 10.edizioa!Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Ereindajan Arrasate eta Naturtzaindiaren bidelaguntzaz, Naturan Jolasean jaialdiaren edizio berria antolatu dugu.Espeleologia ⛰️, ginkana 🌿, mural kolektiboa🎨, gaueko hegazti harraparien bila🦉, vivak-a 🌕.
Zatoz gurekin batera naturan jolastuz gozatzera!!! Hemen Informazio guztia:
https://txatxilipurdi.eus/naturan-jolasean-10-edizioa/ eta ekintzetan izena emateko:https://labur.eus/naturanjolasean2025
Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.
Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

Comments