top of page
Search

Leintz Eskola Kirol-etik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!

  • Dec 17, 2025
  • 1 min read

Aurreko asteetan komentatu bezala, gaur, Kosner Baskonia vs Monako saskibaloi partidua ikustera joango gara eta 150 pertsona inguruk eman dute izena.


Dakizuen bezala, gabonak datoz eta LEK-ek ere atsedena hartzeko aprobetxatuko du. Gabonetatik bueltan, urtarrilaren 17an, JOLASHEZI-ko topaketa izango dute gure ikasle gazteenek eta LH 3-6. mailako ikasleek esku pilotako topaketa izango dute.


Aurten ere, izotz pistara joango gara urtarrilaren 24an. Informazio gehiago aurrerago emango dizeugu.


Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.


Leintz eskola kiroletik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!Ondo pasa, disfrutatu eta bueltan ikusiko gara datorrenari gogoz eta ilusioz ekiteko!


Gozatu eskola kirolaz !









 
 
 

Comments


bottom of page