Leintz Eskola Kiroleko hasierako jai arrakastatsua!
- Julen Aranbarri Arregi
- Oct 15
- 1 min read
Pasa den ostiralean, urriaren 10ean, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu genuen lehen aldiz Iturripen. Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu zire ikasle eta familiei.
Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta urriaren 25ean asteburuetako ekintzekin hasiko gara. LH 3-4. mailakoak eskubaloiarekin hasiko dira eta LH 5-6. maialakoek eskaladako topaketa izango dute. Eskaladarako izen ematea gaur zabalduko da eta urriaren 22rarte izango duzue epea apuntatzeko. Honen informazioa ikastetxeen bitartez jasoko duzue. Ekintza hau LEK-eko erabiltzailentzako doakoa izango da eta ez erabiltzaileentzako 5 euroko kostea izango du.
Gozatu eskola kirolaz !





Comments