top of page
Search

LH 5-6. mailako ikasleen Areto futboleko txapelketa izango da larunbat honetako ekintza bakarra!

Larunbat honetan, LH 5-6. mailako ikasleek bakarrik izango dute ekintza. Areto futboleko txapelketa jokatuko dute Eskoriatzako kiroldegian. Beste txapelketetan bezala, taldeak saioetan egin dituzte eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Talde bakoitzari helarzaiko diogu partiden ordutegiak. Hemen txapelketako kartela.


Gure aisialdiko taldeak Jugger kirol modalitatea probatzen hasi dira. Aste honetan Aretxabaletako kiroldegian saio bat egingo dute eta hurrengo astean arrasateko aisialdi taldekoek Jugger-a probatzeko aukera izango dute.


Debagoieneko kirol elkarte batzuk hasi dira aste santuetako kanpusak antolatzen, hemen daukazue kirol elkarte batzuen kanpusetako informazio guztia: ARRASATE ESKUBALOI ELKARTEA, MONDRA FC FUTBOL ELKARTEA, IXOTU IRRISTAKETA HOCKEY KLUBA


Martxoko Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola Kiroleko newsletterra informazio interesgarri ugari eskola kirolaren gainean: web orrian 

 

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.












 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page