top of page
Search

Askotariko ekintzak izango ditugu asteburu honetan!

Larunbat honetan askotariko ekintzak izango ditugu. Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute Aramaioko frontoian 10:30-12:000 bitartean. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleak autodefentsa eta arte martzialen topaketa izango dute. Ekintza honetan izena emateko aukeran eman zaie ikasleei nahi duten ekintzan parte hartzeko. Horretarako, Eskoriatzan (Aikido), Aretxabaletan (Desoreka judo) eta Arrasaten (Judo Arrasate). Eskerrik asko elkarte hauei aukera paregabe hau eskaintzeagatik.


Otsailaren 23an, Oñatin, Futbol inklusibo topaketa antolatuko da 11:30etan. Kartela


Bestalde, azken bi ikasturteetan elkarlan ezberdinak burutu ditugu. Alde batetik aurreko ikasturtean, Eusko Jaurlaritzarekin eta Asmoz fundazioarekin eskola kiroleko monitoreei bideratutako materiala sortu genuen Euskaraz. Bertako materiala batez ere, 6-9 urteko haurrekin aritzen diren monitoreentzako bideratuta dago eta Webgunea bi zati nagusitan banatzen da, batetik sarrera atala dago eta bestetik jolasak atala(Bideoarekin). KLIKATU WEB ORRIA IKUSTEKO


Gipuzkoako foru aldundiarekin, eskola kirolean familia eta ikasleen bizipen ezberdinak jaso genituen eta EGIN KLIK BIDEOA IKUSTEKO.


Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.




 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page