top of page
Search

Atletismo inklusiboko topaketa ospatuko dugu larunbat honetan !

  • 4 days ago
  • 1 min read

Ikasturtea aurrera doa eta Leintz Eskola Kirolak bere ekintzekin jarraitzen du. Larunbat honetan, otsailaren 28an, atletismo inklusiboko topaketa ospatuko dugu LH 3-6. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleekin. Urtero egiten dugun ekintza honen helburua inklusioa sustazea da eta ikasle guztien artean goiz atsegin bat pasatzea, kasu honetan atletismoaren bitartez. Topaketan atletismoko modalitate ezberdinak ezagutuko dituzte: luzeera jauzia, altuera jauzia, dardo jaurtiketa,lasterketa ezberdinak, erreleboak, atletismoko gurpildun aulkiak...Izen ematea ikastetxeetako eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez jaso zuten familiek aurreko astean eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Arrasateko atletismo elkartearekin eta Oñatiko "Bizi Hadi" triatloi egokituko elkartearekin elkarlanean egiten dugu. Hemen ekintzaren kartela: ATLETISMO INKLUSIBOA.


EKKO programaren baitan, bigarren hiru hileko honetan ERABAKIAK HARTZEA eta ARAZOAK KONPONTZEA moduluak lantzen aritu gara zuen seme-alaben gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko ditugu berriro ere. Zentzu horretan, hemen daukazue familia saioetan parte hartzeko gonbidapena saioen egutegia, ordutegi zein hizkuntza aukerak ikus ditzakezuelarik.


Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.


Gozatu eskola kirolaz !



 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page