Bueltan gara ikasturte amaierari gogoz eta ilusioz ekiteko !
- Julen Aranbarri Arregi
- Apr 30
- 1 min read
Aste santuetako oporren ondoren bueltan gara ikasturte amaierari aurre egiteko.
Asteburu honetan ez da jardunaldirik egongo zubia delako baina datorren larunbatean, maiatzak 10ean, 3x3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa ospatuko dugu. Urtero bezala, txapelketa arrakastatsua izan da eta 100 talde inguruk eman dute izena.
Hasi gara sustapen jarduerak antolatzen eta izen ematea maiatzaren 14an zabalduko da eta izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da. Aurrerago bidaliko dizuegu aurtengo eskaintza.
Maiatzaren 18an ere, AEB eskubaloi elkarteak, musakolako 4x4 eskubaloiko txapelketaren 5. edizioa antolatu du. LH 5-6. mailako ikasleentzat dago zuzenduta eta izen ematea maiatzaren 9an amaituko da. Ikastetxeetatik pasatuko gara ikasleak informatzera baina behar izan ezkero, hemen daukazue izena emateko orria.
Aurreko post batean ere idatzi genuen, gipuzkoako foru aldundiak, hilabetero, eskola kirolaren inguruko newsletterrak publikatzen dituela eta ondo ikusten dugu zuei ere bidaltzea, gauza interesgarriak egoten dira. Hemen daukazue hilabete guztietako newsletterretarako sarbidea.
Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.
Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

Comentarios