top of page
Search

Errugbia izango da protagonista asteburu honetan!

Asteburu honetan, otsailaren 8an, errugbi topaketa ospatuko dugu mojategiko errugbi zelaian LH 3-6. mailako ikasleekin eta ART elkartearekin elkarlanean. Izen ematea aslehenean zabaldu zen eta osteguna izango da izena emateko azken eguna. Izen emateak ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileen bitartez zabaldu dira. Hemen daukazue errugbi topaketako kartela ikusgai.


Hurrengo kirolak futbola eta saskibaloia izango dira. LH 3-4. mailako ikasleek futbola landuko dute eta LH 5-6. mailak ikasleek saskibaloia. Azken hauek otsailaren 15ean saskibaloi txapelketa izango dute eta izen ematea saioetan eta monitoreen laguntzarekin egingo da otsailaren 5etik 12ra.


Beste alde batetik,otsailaren 23an, 7. eskolarteko boulder ligaxka ospatuko da Aretxabaletako kiroldegian. Hemen daukazue kartela.


Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.




132 views0 comments

Recent Posts

See All

Comentarios


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page