Hasi gara sustapen jarduerekin !
- Julen Aranbarri Arregi
- 2 days ago
- 1 min read
Azken jaiarekin eman genion itxiera LEKeko ikasturteari. Arrasaten ospatu genuen eta ikasle askok hartu zuten parte. Askotariko jolasak egin genituen eta bukaeran ikasle bakoitzak opari bat jaso zuen eta sustapen jardueretarako ekintza baten zozketak egin genituen.
Orain sustapen jarduerekin hasi gara. Astelehenean egin genuen lehenengo ekintza eta izena emandako ikasleek espeleologiaz gozatzeko aukera izan zuten Montxon kobazuloan. Ekintza hau NATURAN JOLASEAN ekimenaren baitan egin zen beste elkarte batzurekin elkarlanean.
Gainontzeko ekintzak Ekainaren 2an hasiko dira eta izena eman dutenak ekintza bakoitzeko informazioa jasoko du ekintza baino egun batzuk lehenago informazio guztiarekin.
Bailarako kirol elkarte batzuk hasi dira udako kanpusak antolatzen, Ointxe saskibaloi elkarteak eta Mondragon CF futbol elkarteak adibidez. Hemen kanpusetako informazioa: OINTXE SASKIBALOIA eta MONDRAGON CF FUTBOLA.
Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.
Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!
