Izotz pistara irteera eta kirol egokituko topaketa izango dira zapatu honetako ekintzak!
- Julen Aranbarri Arregi
- Jan 15
- 1 min read
Larunbat honetan Gasteizko BAKH izotz pistara patinatzera joango gara LH 3-DBH2. mailako ikasleekin. Sekulako arrakasta izan du ekintzak eta 427 ikaslek eman dute izena. Goizez eta arratsaldez joango gara txanda ezberdinetan eta ikastetxeetako eskola kiroleko koordinatzaileak emango dizue ekintzarako beharrezko informazio guztia.
Asteburu honetan ere kirol egokituko taldeak jardunaldia izango du. Herri kirolak praktikatuko dituzte 11:30-13:00 bitartean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan!

Bình luận