top of page
Search

Jolasheziko topaketa, otala zelai krosa eta 4x4 eskubaloi txapelketa izango dira protagonista asteburu honetan !

Updated: May 15

Asteburu honetan hainbat ekintza ospatuko dira. Alde batetik, larunbatean, JOLASHEZI-ko topaketa izango dute LH 1 eta 2. mailako ikasleek Aretxabaletako Ibarra futbol zelai txikian, izen ematea zabalik dago eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. Bestetik, domekan otala zelai krosa eta musakolako eskubaloiko 4x4 txapelketa izango dira.


Hasi gara sustapen jarduerak antolatzen eta izen ematea gaur zabalduko da eta izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da. Ekintza hauen inguruko informazio guztia gaur jasoko duzue ikastexeetako koordinatzaileen bitartez.


Dakizuen bezala, bihar hasten da euskaraldia,euskeran erabileran jauzia emateko ariketa sozial erraldoia. Hemen daukazue euskaraldiari buruzko informazio gehigarria.


Leintz Eskola Kiroletik, ikastetxeetan garatzen ari den EKKO programan elkarlanean jarduten dugu, honek, LH 5 eta 6. mailako ikasleen gizarte trebetasunak sendotzea du helburu.  Azken hiru hileko honetan PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK  modulua lantzen ari dira zuen seme-alabekin gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin batera lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko dira berriro ere. Izen ematea esteka honetan sakatuz egiten da eta epea maiatzaren 21an itxiko da.


Badator Naturan jolasean 10.edizioa!Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Ereindajan Arrasate eta Naturtzaindiaren bidelaguntzaz, Naturan Jolasean jaialdiaren edizio berria antolatu dugu.Espeleologia ⛰️, ginkana 🌿, mural kolektiboa🎨, gaueko hegazti harraparien bila🦉, vivak-a 🌕.

Zatoz gurekin batera naturan jolastuz gozatzera!!! Hemen Informazio guztia:


Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.


Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!


KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!











 
 
 

Comments


Harremanetarako

telefonoa.png

943 712 033

Jarraitu LEK:

emaila.png
  • whatsapp-icon-whatsapp-social-media-logo-free-png
  • Instagram
  • YouTube
direccion.png

Loramendi 4, behea– 20500 Arrasate

bottom of page