Larunbatean hasiko dira asteburuetako ekintzak!
- Julen Aranbarri Arregi
- Oct 22
- 1 min read
Larunbat honetan, urriaren 25ean hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko asteburuetako ekintzak. Hainbat ekintza izango ditugu. Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko lehen topaketa ospatuko dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleek eskubaloiko topaketa izango dute Musakolako kiroldegian Arrasate Eskubaloi elkartearekin elkarlanean eta bukatzeko, LH 5-6. mailakoek eskaladaz gozatzeko aukera izango dute Ibarra kiroldegiko boulderrean. Hemen ekintzetako kartelak: LH 1-2 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 ESKUBALOI TOPAKETA eta LH 5-6 ESKALADA. Ekintza guzti hauetan izena emateko azken eguna urriak 23a izango da.
Ikasturte honetako egutegian aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, beraz, Leintz Eskola Kiroleko web gunean daukazue egutegia eguneratuta.
Gogoratu Leintz eskola kiroleak parte hartzeko Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaioko udalek diru laguntzak emango dituztela. Eskaera egiteko hemen daukazue informazio guztia.
Gozatu eskola kirolaz !





Comments