Zabalik dago LEK-en izena emateko epea !
- Julen Aranbarri Arregi
- 5 days ago
- 1 min read
Gaur zabaldu dugu LEK-en izena emateko epea eta irailaren 21-a izango da azken eguna. Ikastetxeetatik jasoko duzue informazio guztia eta edozein zalantza izan ezkero zuen seme-alabaren ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan: koordinatzaile taldea.
Irailaren 15ean zuen seme-alabekin egunerokotasunean egongo diren monitoreekin bilera egingo dugu.
Familientzako bilerak ere egingo ditugu:
ARRASATEN, Irailaren 16an, arratsaldeko 18:00etan kulturateko areto nagusian
ARETXABALETAN,Irailaren 18an, 17:30etan monjetan
ESKORIATZAN, Irailaren 16an, 17:30etan kultur etxean
Zuen seme-alabek eskola kirolean parte hartzera animatuko dituzuelakoan!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!
